- Datorren igandean, Arditurriko Otsamantegi eremuan bi hezegune sortzeko auzolana izango da, Oiartzungo Udalak eta Aranzadi elkarteak antolatuta. Auzolana 10.00etatik 12.00etara izango da, Arditurriko aparkalekutik abiatuta. Parte hartzeko izena eman beharko da 943 466 142 telefonora deituta edo idazkaritza@aranzadi.eus-era idatzita. Bolondresentzat hamaiketakoa eskainiko da.