- Oarsoaldea eskualdeko Udalek -Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, Oarsoaldea garapen agentziaren bidez, pertsona, enpresa, autonomo eta ekintzaileei laguntza eskainiko diete, argitaratu diren lehenengo dirulaguntzen berri emanez eta hauen eskaera eginez.

Esaterako, Aldundia lurralde mailan dispositibo bateratu bat abian jar-tzen ari da dirulaguntzen berri emateko eta Oarsoaldea eskualdean, garapen agentziaren bitartez, informazioa, hartu beharreko neurri ekonomikoei buruzko orientazio aktiboa eta horiek eskatzeko laguntza eskainiko da.

Era berean, enpresa eta ekintzaileei problematika zein den azaltzeko aukera eskaini nahi diete, beren errealitatea erakunde publikoetara helarazten laguntzeko, modu konprometituan, azaldu dute agentziatik.

Kontsultak egiteko, laguntzak eska-tzeko edo egoerak azaltzeko, leihatila bakarra egokitu dute: covid19lagun-tzak@oarsoaldea.eus. “Haren bidez, zuen mezuei erantzungo diegu eta harremanetan jarriko gara, kasu bakoitzean irtenbide egokiena ematen laguntzeko. Gure ustez, oso lagungarria izan daiteke”, adierazi dute.

“Horrez gain, webgunearen bidez, laguntzei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzue. Informazioa eguneratuz doa, neurri ekonomiko berriak argitaratzen diren neurrian”, jakinarazi dute. “Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar dugu krisi honi aurre egiteko”, amaitu dute.