- Beasaingo Loinatz Musika Eskolan izen emateko epea zabalduko da astelehenean, maiatzaren 2an, hilaren 13ra arte. Jada ez dago tokirik hainbat instrumenturen eskolak jasotzeko, izan ere plazak mugatuak dira.

Izen-ematea adierazitako epean egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera, goizeko 9.00etatik eguerdiko 14.00ak arte.

Beasaingo Musika Eskolak ondorengo prestakuntza musikala eskaintzen du, besteak beste: saxofoia, klarinetea, tronpeta, tronboia, trikitixa, pandero, perkusioa, trabeskako flauta, txistua, dultzaina, akordeoia, pianoa, teklatuak...

Maiatzaren 13ra arte egongo da irekita Idiazabalgo Musika Eskolan 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea.

Eskabideak online www.idiazabal.eus webgunean, edota aurrez-aurre, udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, egin ahal izango dira, astelehenetik ostegunera 8.00etatik 14.30era bitartean.