- Beasaingo etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek zazpi eguneko greba egingo dute gaurtik aurrera, azaroaren 8tik 14ra bitartean izango da. Gainera, gaurtik hasita, egunero astelehenetik ostiralera, elkarretaratzeak egingo dituzte Beasaingo Udaletxearen parean, 11.30ean. Beasaingo Udalarekin lan hitzarmenaren negoziaketan ibili dira azken hilabetean langileak, baina ez dira adostasun batera iritsi. Ondorioz, elkarretara-tzeak egin dituzte pasa den asteetan zehar.