- Beasaingo Udalak erabilera anitzerako gela berria eraiki du Murumendi eskolan. Atariaren zati bat erabili da eraikuntzarako. Ikastetxeak ez ezik, herritarrek eta auzotarrek ere erabili ahalko dute. Gainera, espazioa bitan banatu daiteke. Gela berria ikustera joan ziren atzo Udal arduradunak Leire Artola buru zutela. Ikastetxeko zuzendari Maria Jesus Izagirre eta beste arduradun batzuk ere bertan izan ziren.