- Legorretako Udalak, UEMArekin elkarlanean, 2021-2022 ikasturtean baliabideak jarriko ditu etorri berriek euskara ikasteko erraztasunak izan ditzaten. Udalak diru laguntzak emango ditu, prozesua doakoa izan dadin. Matrikula epea irailaren 22ra arte zabalik egongo da. Izen-ematea kultur etxean egin beharko da, edota udaletxean. Legorretak udalerri euskaldun baten alde lan egiten nahi du.