- Ormaiztegiko herritarrek ez dute hilabete honetan aspertzeko astirik izango, Udalak Ekain kulturala prestatu baitu, eta ekintzaz betea egongo da urteko seigarren hilabetea. Aurreko astean hasi zituzten ekitaldiak Maren abeslariaren kontzertu akustikoarekin, besteak beste. Aste honetan beste hainbat jarduera izango dira udalerrian, hala nola: gaur, Kalean josteko VI. Eguna. Photocall ekimenaren unea izango da, arratsaldeko 18.30ean hasiko dena, Muxika Egurastokian. Bestetik, adimen emozionalari buruzko bigarren hi-tzaldia ospatuko da eskolako karramarro aretoan, 18.00etan. Asteazkenean, Zumalakarregi Museoan Exlibris familia tailerra antolatuko da, 16.30ean. Ostegunean, berriz, Yijaaa kale antzerki familiarra izango da Gizarte Etxean, 18.30ean.