- Beasaingo Loinatz Musika eskola agur esaten ari da 2020/2021 ikasturteari. Urtean zehar egindako lanak jendeak ezagutzeko asmoz, kontzertuak eskainiko ditu Igartza Jauregian eta Andre Mari Zeruratuaren parrokian.-

Lehenengo musika ekitaldia maia-tzean izan zen, eta orain, eskainean, beste sei kontzertu egongo dira ikusgai.

Aste honetan, ekaineko lehengo bi emanaldiez disfrutatu ahalko da. Bata, gaur izango da, Gitarra Taldearen eskutik, 19.30ean. Bigarrenak, ostegunean, 19.00etan izango du tokia, eta programa bereziko ikasleen ikuskizuna izango da. Bi kontzertuak Igartzan ospatuko dira.

Datorren astera begira, Narama abesbatzaren eta Koral taldearen unea izango da, eta ekainaren 16an, 19.00etan, parrokian kontzertua eskainiko dute.

17an, ostegunean, Instrumentuak eta Kantua emanaldia izango da Igar-tza Jauregian, 19.00etan.

Urtean zehar Loinatz Musika Eskolak landutakoarekin amaitzeko, Harizko Orkestrak kontzertua eskainiko du Andre Mari Zerutuaren parrokian, 19.00etan.

Ikasleen talde lanak eta aurrerapenak erakusteko geroz eta eragozpen gutxiago badaude ere, emanaldietako aforoa mugatua izango da, segurtasun eta higiene neurriak zaintzeko, egun bizi dugun egoerarengatik.

Hilabeteko lehenengo kontzertua Gitarra Taldeak eskainiko du gaur, Igartza Jauregian, arratsaldeko 19.30ean