- Gabiriako Udalak antolatutako Udaberri kulturalaen barnean, gaur arratsaldean Ane Labakak eta Bea Egizabalek Erradikalak ginen antzezlana taularatuko dute Elizako saloian. Bi emanaldi eskainiko dira, edukiera mugarekin. Lehenengoa 17.00etan hasiko da (sarrerak agortuta daude), eta bigarrenerako, 18.45erakorako, oraindik ere batzuk gelditzen dira. Bost euroan, Udaletxean erosi behar dira: 943 88 07 34 edo udala@gabiria.eus.