- Segurako Parrokiko batzordeak atzo bertan jakinarazi zuen aurtengo Aste Santuko prozesioak bertan behera geldituko direla. Horrez gain, Elizkizun guztiak komentuan ospatuko direla jakinarazi dute, 52 pertsonako edukierarekin eta segurtasun protokoloak betez. Martxoaren 28an, Erramu igandean, 11.00etan; apirilaren 1ean, Ostegun Santuan, 17.00etan; apirilaren 2an, Ostiral Santuan, 16.30ean; apirilaren 3an, Larunbat Santuan, 09.30ean, eta apirilaren 4an, Pazko Igandean, 11.00etan izango dira egingo diren mezak.