- Sasieta Mankomunitateak Beasainen kokatuta dauden pilak biltzeko edukiontziak berritzeko lanak egin du.

Hain zuzen ere, sei izan dira margotu eta txukundu direnak eta honako leku hauetan daude kokatuta, herrian zehar: Igartza futbol zelai ondoan dagoen Usategi kalean, Barrendain plazako Adif-eko geltokian, Mariarats kalean Murumendi eskola inguruan, Senpere merkatal zentroan, Erauskin plazan eta Zapatari kaleko biribilgunearen ondoan. Beraz, herritarrak bertara joan daitezke erabilitako pilak botatzera.

Horretaz gain, baina, Udalak jakinarazi du datorren hilabetean edukiontzi berriak iritsiko dira eta orduan beste bi gehiago jarriko direla Ezkiaga etorbideko 12. zenbakian eta Gipuzkoa plazan, Lanbidek haren bulegoak kokatuta dituen espazioaren aurrean.

Gainera, Udaletik gogorarazi dute edozein eratako pilak eta bateriak utzi daitezkeela edukiontzi hauetan, eta inolaz ere ez birziklagarria ez den errefusarekin batera.