- Asteazkeneroko legez, gaur Segura Irratian Bixibixi irratsaioaz gozatzeko aukera izango dute entzuleek beste behin ere. Kasu honetan, kulturaren hainbat alor landuko dituzte. Hala, 12.05ean hasita, FM 89.2an Santos Belokik Euskara jalgi mundura tartetxoa eskainiko du; Zeles Goitia Segurako Liburutegiko arduradunak hainbat liburu proposamen jarriko ditu mahai gainean haur eta gazteentzat, eta Itziar Eizagirrek Bertsozale elkarteak atera berri dituen Karta jolasak aipatuko ditu. Ordubete iraungo duen saioa da, zuzenean eskaintzen dena.