- Itxiera perimetrala dela eta, beasaindarrek aukera ezin hobea izango dute gaur zien-tziaz gozatzeko, herritik atera gabe. Hain zuzen ere, arratsaldeko 19.00etan, Alexander Aginagalde matematikari eta dibulgatzaileak matematikaren inguruko posta-zigiluei buruz hitz egingo du Lemniskataren Urtarrila matematikaren bila zikloaren baitan. Gaurkoa hirugarren eta azken hitzaldia izango da eta hau ere Igartza Jauregian eskainiko da.

Hitzaldi honetan, “matematika eta posta zigiluen arteko konbinazio arraroan” murgilduko dira entzuleak herrialde ezberdinek inprimatutako matematika zigiluak aztertuz.

Honen ostean, Matematika Argazki Lehiaketako sari banaketa ere egingo da, eta irekiera emango zaio erakusketari. 40 argazkik osatuko dute lagina, eta otsailaren 14a bitarte egongo dira ikusgai; ondoren, Ordiziako Barrena Jauregira pasako dira.