- Aurten ez da Lazkaoko Astotxo Eguna antolatuko ezta ospatuko. Udalerriak gaur gaurkoz eremu gorria atzean utzi du, baina orain astebete bertako ostalaritza eta komertzioak itxi egin behar izan ziren herrian detektatutako positibo kopuruagatik.

Ez da inolako festarik egingo gaurkoan, eta etenaldia egingo da ekintza hauetan datorren urtera arte. Egiptorako ihesa izeneko an-tzerkia izaten da ekintza nabarmenetako bat, non ia 150 herritarrek parte hartzen duten. Infantadoko dukearen jauregia Herodesen jauregi bihurtzen da, eta Lazkaoko gune historikoa, Judea. Herriak bat egiten du antzerkiarekin, eta gaurko egunerako aproposak diren jantzi eta elementuak nagusitzen dira, gainera. Antzezpenean, Herodesek errege izateko jaio den haur baten berri jasotzen du, eta agintea galduko duenaren kezkaz, bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindua ematen du dekretu baten bidez. Gaia berdina bada ere, partaideek urtero zerbait berezia eskaintzen dute. 13.00etan egiten da saio hau, eta ordu erdi lehenago herriko gaztetxoek izen bereko an-tzezpena eskaini ohi dute.

Bestalde, Gipuzkoako enkanterri arrazako astoen lehiaketa ere egitekoa zen gaurkoan, baina bertan behera gelditu da hau ere. Ia 100 alek parte hartu ohi dute lehiaketan, eta ar eta eme onenak aukera-tzen dituzte bertan. Plazan egiten da sari banaketa, eta irabazleen jabeek haien astoak publikoaren aurrean erakusten dituzte.

Urtero Santa Ana moja-komentuan eskultura irudiak erakusten dira, baina aurtengoan ere ez da halakorik zabalduko publikoaren-tzat.