Aurten ere hutsik egin gabe jarritu dute aurreraonline

Gaur arratsaldez zabalduko dute Lazkaoko azoka, plazako pilotalekuan kokatuko dena. 16.30etik 20.00etara egingo da, eta asteburuan goizez izango du ordutegia: larunbatean 10.00etatik 14.00etara, eta igandean 11.00etatik 14.00etara.

Aurrez enkarguak eskatzeko aukera ere egongo da Gerriko kultur elkartean, 943 886 500 eta 644 697 436 telefonoetan, edo liburudenda@gerriko.eus eta gerrikokultura@gmail.com emailetan. Azokan bertan izango da txoko bat jarrita horiek ordaindu eta jasotzeko.

Aurtengoan, katalogo bat sortu da azokan aurkitu daitezkeen liburuekin, eta Udalak etxe guztietara banatu du. 2020ko nobedadeak, helduentzako komikiak eta haurren-tzako adinka sailkatu dituzte liburuak, bilaketa errazteko asmoarekin.

Segurak ere fisikoki antolatzeari eutsiko dio XIV. azokari. Urteroko moduan Botikaxaharren kokatua egongo da eta gaurtik igandera egongo da zabalik. Arratsaldeko 18.30etan zabalduko ditu ateak eta bi orduz egongo da. Bihar, berriz, 11.00etatik 14.30etara eta arratsaldean 17.00etatik 20.30era gerturatu ahalko da, eta igandean 11.00etatik 14.00etara.

Seguran aurkitu ahalko den berrikuntzetako bat Miñaripe jokoa da. Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri Euskara Elkarteak bultzatutako mahai jolasa da hau, eta Segurako hitzak, jokoak, eta ohiturak biltzen dira bertan. Erosteko aukeran izango da, eta Gabonetarako ere opari ederra izan daiteke segurar baten-tzat, edo herriaren inguruan gehiago jakin nahiko lukeenarentzat.

Ataunek aurten XV. edizioa ospatuko du, eta desberdina izango da dudarik gabe. Modu fisikoan egiteko aukerarik ezean, onlinera salto egingo dute. Hala, katalogoa sortu dute berrikuntzekin, eta herritarrek aukera izan dute eskari horiek egiteko. Banaketak hilaren 21ean, 22an eta 23an egingo dituzte, ataundarrek aurtengo berrikuntzez gozatzeko aukera izan dezaten.

Ohiko moduan, deskontua izango da azokan erosten dutenentzako. Hiru udalek zati bat finantzatzen dutenez, erosleei %15eko deskontua aplikatuko zaie; sortzaileei eta kulturari lagunduz.

Gaur zabalduko dituzte ateak azokek, eta igandera bitartean %15eko deskontuarekin erosi ahalko dira liburuak