- Lemniskata Zientzia Elkarteak antolatutako Azaroa, Zientziaroa ekimenak aurrera darrai eta gaur, 19.00etan, Beasaingo Igartza jauregian Lemniskata Kaierak bildumako laugarren alearen aurkezpena izango da Martin Garcia egilearen eskutik: Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan). Gainera, liburua ere salgai jarriko da 5 euroan. 140 orrialdez osastuta dago, eta bertan 150 argazkitik gora jaso dira; testu laburrak ere badaude eta Goierriko herri guztiak azaltzen dira. Aurkezpena irekia da, baina edukiera mugatua du.