- Koronabirusak eragindako kalteak leuntzeko asmoz, bi erabaki hartu ditutze Beasaingo udaletxean urriko bilkuran. Batetik, norbanako eta familientzako zaintza eta kontziliazio eremuan banatuko diren dirulaguntzei dagokiona, eta, bestetik, tokiko ekonomia eta merkataritza suspertzeko asmoarekin herriko komer-zioetan kontsumitzea sustatuko duten bonoak kaleratzeko oinarriak onartzea.

Beasaingo Udalbatzak aho batez onartu du zaintza eta kontziliaziorako egindako kontratazioak Udalak diruz laguntzea. Hala, pertsonak zaintzeko egindako kontratazioak lagunduko dira ekonomikoki; asko izan dira senide edo gertukoren bat zaintzeko kontratazioak egin behar izan dituztenak, eta horiei eskaini nahi izan zaie laguntza hau. Baldin-tzen artean daude, esaterako, 59 egun bitarteko kontratuak izatea eta eta 40.000 euro urteko baino gutxiagoko diru sarrerak izatea.

Beste herrietako dinamikarekin jarraituz eta uda sasoian egin zen moduan, hirugarren sektorean kontsumitzeko bonoak azaroan zehar aterako dituzte berriz Beasainen.

Bonoak udalerriko zerbitzu sektoreko merkatal eta ostalaritzako saltoki guztietan banatuko dira. Aurrekoen funtzionamendu berbera izango dute, guztira, 7.500 bono jarriko dira martxan. 30 euroren truke 50 gastatu ahal izango dira; hau da, bonoa erosten duenak 30 euro ordainduko ditu eta gainon-tzeko 20 euroak Udalak jarriko ditu. Gauzak horrela, guztira 150.000 euroko dirulaguntza zuzenduko du bonoen kanpaina honetara Udalak.

Kasu honetan, baina, ez zen adostasuna izan eta sektore honi zuzendutako dirulaguntzaren oinarriak onartu ziren Udalbatzan, EH Bilduren abstentzioarekin eta alderdi sozialista eta EAJren aldeko bozkekin.

Bestelako gaiak ere landu ziren Udalbatzan. Aho batez onartu ziren COVID-19aren ondorioei aurre egiteko neurriei dagozkien kreditu gehiagarriak onartzea, Goiekiko kapital gehikuntza, eta zaborra eta kiroldegiko tasen ordainketarako laguntzen eskaerak egiteko epea luzatzea. Bestalde, Loinatz eguneko zentroaren eta etxez etxeko lagun-tzaren kontratua partzialki etenda egoteagatik kalte-ordainketaren gaiak EH Bilduren abstentzioa eta PSE eta EAJren aldeko bozkak jaso zituen, eta kontratu luzapenean ezezko bozka bakarrak EH Bildurenak izan ziren.