- Idiazabalgo eta Ordiziako Udalek hainbat lanpostu eskainiko dituzte. Bi Udaletako eskaintzara aurkezteko beharrezkoa izango da langabetua izan eta Lanbiden izena emanda egotea; sei hilabeterako izango dira lanpostu guztiak. Horrez gain, bi kasuetan urriaren 27a izango da izena emateko azken eguna, eta Lanbide bidez egin behar da.

Idiazabalgo kasuan, bi posturako jende bila dabiltza. Alde batetik, peoi lanetarako pertsona bat kontratatuko da. Egitekoak herri bideen mantenua, Udal eraikinen mantenua, garbiketak, margotze lanak, herriko altzarien mantenua eta gune berdeen txukunketa dira. Beste lanposturako, berriz, garbi-tzaile bat kontratatuko da. Honen zereginak herriko azpiegiturak garbitu eta desinfektatzea izango dira.

Ordiziako kasuan, lau peoi postu jardunaldi osoan; administrari bat, Idazkaritza Sailerako, Tramiteen eskuliburua burutzeko, %80ko lan jardunaldian; eta beste administrari bat, Idazkaritza Sailerako, Ondasunen inbentario lanetarako, %80ko lan jardunaldian.