- Ordiziatik Zaldibiarako bidean, euria egiten duenean, errepide ondoan dauden maldetatik lurra eta harriak erortzen dira, bertatik igarotzea arriskutsua izanez. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zuhaztiko ikuiluaren azpialdean, 50 metro luze eta 2,5 metro altu izango den hormigoizko harri-horma bat egiteko proiektua egin du eta Construcciones Zubieder S.L. enpresari esleitu zaio 128.330,59 euroan. Lan horiek amaitzeko bi hilabeteko epea izango da, eta denbora horretan jarrita egongo diren seinale eta lanean arituko diren pertsonei kasu egiteko eskatzen da.

Asfaltatze lanak ere egingo dira, eta kasu horretan, ORSA enpresak izango du ardura; kasu honetan ere, bi hilabete iraungo dutela lanek aurreikusten da. Hala, lanak herriko saihesbidean, Iturritza paretik Larraitza aldeko Gaintzako bidegurutzeraino egingo dira, 4 km inguruko luzeran. Datozen bi asteetan Gaintzako bidegurutze aldean hodi batzuk pasatzeko lanak burutuko dituzte lehendabizi eta ondoren, hemendik egun gutxira, urriaren amaieran hasiko dira asfaltatze lanak, Zaldibitik Larraitz aldera.