- Jose Migel Barandiaran Fundazioak zabaldu du datorren urtera begira, 2021eko Barandiaran Bekaren deialdia.

Etnologia arloko proiektuak aurkeztu daitezke aurtengoan, eta horiek entregatzeko epea aurtengo azaroaren 30ean amaituko da. Irabazten duenak, 10.000 euro jasoko ditu eta urtebeteko epea izango du lan hori gauzatzeko. Epaimahaikideak erabakiaren berri urte amaiera baino lehen emango dutela aurreratu dute, beraz, aurten jakingo da datorren urteko bekaren irabazlea nor den.

Urtero egin moduan, Baranduaran Fundazioak ikerketaren alorra gizartearengan eta batez ere gazteengan zabaldu nahi du. Horregatik, "lehentasuna" emango die iker-tzaile gazteei, eta horiek, banaka ala talde txikietan aurkeztu daitezke. Oinarriak barandiaranfundazioa.eus helbidean daude.