- San Miel jaiekin egin moduan, aurten ez dira ospatuko Ormaiztegin Ander Deunaren festarik. Azaro amaieran ekintzaz bete-tzen da Ormaiztegiko agenda, besteak beste, Eleganteen Egunarekin. Udalbatzak aho batez hartutako erabakia izan da eta herritarrei dei egiten die “egoerak merezi duen arduraz joka-tzeko eta herrian kalte handiagoak saihesteko”. Beraz, beste jai batzuk bertan behera gelditu direnak aurten.