- Gaztaren atzean dagoen guztia azaleratzen da Ordiziako Kofradiak antolatutako Gazta Kongresuan. Aurtengoa berezia izango da, izan ere, egun erdiko egitaraua antolatu dute, eta gaur ospatuko da, Herri Antzokian.

Goizeko 9.00etan kongresuaren irekiera egingo da eta segidan Transhumantzia Aragoiko Pirineotan, iragana, oraina eta etorkizuna landuko dituzte. Ar-tzainen gaztak merkaturatzearen inguruan arituko dira ostean, egungo erronkak aztertuz. 10.15ean hasiko da bigarren saio hori eta gaztaren salmenta, logistika eta digitalizazioa izango dituzte hizpide.