- Hemendik aurrera, Beasaingo Udal liburutegian irakurtzen, ikasten, eta ordenagailuetan ibiltzen egoteko aukera eskainiko du Beasaingo Udalak, baina aforoa errespetatu egin beharko da uneoro: mahai bakoitzean gehienez ere hamar pertsona elkartu ahalko dira, inoiz ez gehiago. Goierritar asko, ez bakarrik beasaindarrak, gerturatzen dira bertako liburutegira ikasketa garaian, kontsultak egin eta materia ikasteko erreferentziazko gunea bihurtu da hau.

Ordutegi zabala izango du liburutegiak egoera honetan ere: goizez 10.00etatik 13.00etara egongo da zabalik eta atsedenaren ostean, 15.30ean zabalduko ditu berriz ere ateak, 19.00ak arte.

Liburutegira zenbat jende sar-tzen den jakiteko asmoarekin, eseri aurretik izena eman beharko da bertan eskuragarri egongo den kontrol-orrian. Mahaietan eseri ondoren, gainera, erabiltzaile bakoitzak harek erabilitako gune hori desinfektatu egin beharko du. Hori egiteko produktu bereziak liburutegian bertan lortu ahalko ahal izango dira.

Bestalde, haurren txokoan, gehienez lau pertsona egon ahalko dira, eta liburuak aukeratzera soilik sar-tzeko aukera izango dute, beraz, ezingo dira bertan geratu edo egon.

Liburutegian sartzerako, noski, eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira eta 6 urtetik gorako erabiltzaileek maskara derrigorrez erabili beharko dute. Segurtasun distantzia mantentzea ere beharrezkoa izango da. Gogoratu behar da ere erabilera publikorako dauden ordenagailuak erretiratu egin dituztela eta ez daudela erabilgarri.