- Ormaiztegiko Udala herriko igerilekuak berritzeko proiektuan ari da lanean. Berrikuntzak instalakuntzak egunean dituen arazo teknikoak konpon-tzeko helburua nagusia duela jakinarazi dute, hau da, zerbi-tzuaren jarraipena bermatzeko egin beharreko lanak dira horiek, baina bide batez zerbi-tzua hobetzeko lanak ere egiteko asmoa agertu dute.

Hauek izango dira lanetako batzuk: hondartza perimetral berri bat eraikitzea, nibelazio arazoak konpontzeko, igerilekuko egungo ontzian integratutako konpentsazio-ontzi berri bat eraikitzea, igerilekuko ontzia lamina armatu jarraituarekin estaltzea, igerilekuaren hondoa handitzea, m3-ko ur bolumena murrizteko eta komunikazio-hodi guztiak berritzea. Irisgarritasuna eta ingurumen-eraginkortasuna ere garrantzizkotzat jo ditu Udalak.

Hala, ia 250.000 euroko aurrekontua duen proiektua gaur aurkeztuko dute Batzarrean.