- Beasaingo herritarren harrera bulegoa, Igunea, aldez aurretik txanda hartuta hasiko da zerbitzua eskaintzen gaurtik haurrera. Txanda hartzeko, 943 02 80 50 telefonora deitu beharko dute edo udala@beasain.eus helbidera ida-tzi. Goizeko 10.00etatik 12.00etara, lehentasuna emango zaie 65 urtetik gorako herritarrei, baina arreta telefonoz eta posta elektronikoz lehenetsiko da.