- Gizartearen gehiengoak aldaketak egin behar izan ditu haien egunerokoan koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma egoeragatik. Aisialdia ere mugatu egin da, eta ezin da atera ibilaldi bat egitera, mendi tontorren bat igotzera, edo lagunekin kafe bat hartzera.

Gaztetxoen kasuan, denak ikasleak, haien materiak Internet bidez jasotzen dituzte, formatzen jarrai-tzeko asmoarekin. Alabaina, aisialdirako zuten denbora guztia eten egin da, eta bide berriak bilatzen dihardute orduak ekintzez bete-tzeko. Lazkaoko kasuan, gaztelekua izaten dute, baina gaztetxoen eta hezitzaileen osasuna babeste aldera, gaztelekua itxi egin da egoerak iraun bitartean. Orain, ordea, bere ateak zabaldu ditu berriz, birtualki bada ere. Hain zuzen ere, Instagram kanalean zabaldu du leihoa.

Egun hauetan gaztelekuko hezi-tzaileak Instagrama baliatuz daude herriko gaztetxoekin harremanetan.

Astelehenetik larunbatera, egunean bi orduz, sare sozialera konektatu eta gaztetxoekin hainbat ekintza eta tailer gauzatzen dihardute, elkarlanean aisialdiko eskaintza hezitzaile bat praktikara eramanez.

Arratsaldeko 18.00etan da egunero hitzordua. Amaitu berri den aste honetan honako gaiak jorratu dituzte: gastronomia, pultsera tailerra, kirola, gizarte alorreko gaiak, erlaxazio ariketak€ Aste honetarako asteko egitaraua, berriz, gaztetxoekin erabaki dute eta gaur ezagutzera emango dute.

Udalak herriko 12-17 urte arteko gazteak gaztelekuarekin bat egitera gonbidatu ditu. "Gaztetxoentzako aukera bat da, ekintzak elkarbanatzeko, beraiek landu edo eztabaidatu nahi dituztenak azaltzeko€ baita garai berezi honetan ere" azaldu dute Udaleko gazte hezitzaileek.