ormaiztegi - Azken igandean izaten da Sahara Kros Mohamed Salem Hack Embarek oroimenezko lasterketa herrikoia eta 14. edizioa beteko du aurten.

Urte guzti hauetan helburu bera izan dute, tamalez: Saharak bizi duen egoera gogorarazi eta salatzea. Horregatik aterako dira kalera partaideak, eta lasterketan parte hartuz laguntzeaz gain, diruz ere egiten dute. Hain zuzen ere, izen ematea lortutako guztia Saharara bidera-tzen dute. Iazko kasuan, 5.500 euro lortu zituzten eta Donostiako Sahara Herriaren Aldeko Lagunak Elkarteari bideratu zioten kopurua. Diru horrekin ur edangarriz betetako bidoiak erosi zituzten, errefuxiatuen kanpanmenduetara eramateko. Aurten ateratzen denarekin ere helburu antzekoa izango dute; funtsean, Saharan bizi diren herritarren egunerokoa eta bizitza hobe-tzea. Gatazkak luze dirau, ia 45 urte, eta oraindik ere konpontzeko beharrean dago.

Herritar talde baten ekimenez abiatu zen egitasmo hau 2006. urtean. Ormaiztegi Udalak ere hasieratik eman dio babesa lasterketa honi. Zergatia ulertzeko, baina, urtebete atzera joan behar da, 2005 urtera. Orduan, Mohamed Salem Hach Embarek, Ormaiztegin bizi zen sahararra hil zen. Hori gertatzean hasi ziren antolaketa lanekin eta urtez urte haren oroimenak bizirik jarrai-tzen du.

bi ibilbide Biharko egunean Saharan egun bizi duten egoera salatzeko pausoak eman nahi dituztenek aukera dute oraindik izena emateko. Hain zuzen, kirolprobak.com webgune bidez egin daiteke, edo bihar bertan, proba hasi baino lehen ere egongo da aukera, goizeko 9.30etatik 10.20ra bitartean. Proba nagusia 11.00etan hasiko dute.

Korrika egitea helburu bada ere, ez denez xede bakarra, bi zati izango ditu aurten ere probak. Lasterketa luzea, 10 kilometrokoa izango da eta herrian barrena ibiliko dira; aldiz, ibilbide laburragoa nahi dutenek 5,4 kilometrokoa ere izango dute aukeran. Bestalde, lasterketa testimoniala ere egiten dute Ormaiztegin orain urte batzuetatik hona, eta hori kilometro bakarrekoa da. Beste bi probak amaitutakoan izaten da, eta sinbolikoa da guztiz.

Parte hartzeari dagokionez, iaz 100 korrikalariren langa gainditu zen, 115 pertsonak parte hartu zuten. Kaanache Amghirate izan zen irabazlea, eta emakumeen artean, berriz, Maite Arraiza izan zen lehenengoa helmuga gainditzen.

Gauzak horrela, bihar ikusiko da aurtengo lehenak zeintzuk izango diren, baina berriz ormaiztegiarren haien jardun ona erakutsiko dute lasterketa honekin.