Petritegi sagardotegiak Barre egin Petritegin! ekimenaren hirugarren emanaldia antolatu du. Oraingo honetan, Jon Plazaola aktoreak eskainiko du umorezko saioa, euskaraz, eta datorren urtarrilaren 25ean izango da, iluntzeko 19.00etik aurrera

Astigarragako sagardotegira gerturatzen direnek ilunabar dibertigarri batez gozatu eta ondoren sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango dute: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak eta zigarrotxoak, eta sagardoa txotxetik

Petritegik, ordea, aukera begetarianoak eta beganoak eskaintzen ditu eta horien berri izan nahi dutenek 943457188 telefonora deitu dezakete. Sarrerak www.petritegi.eus webgunean eros daitezke, 49,50 euroko prezioan. 

Sagardo berriaz gozatzeko aukera paregabea luzatzen du txotx denboraldiak, urtarrilean hasi eta apirilaren amaiera arte luzatzen dena. Horrez gainera, Petritegik sagardogintza bizitzeko esperientziak eskaintzen ditu, hala nola, bisita gidatuak bere upategira, 1526ko Petritegi baserrian jatorria duena, edota Astigarragan kokatutako Sagarlore landa hotelean ostatu hartzeko aukera.