ASTIGARRAGA – Petritegiko sagardogileak pozik itzuli dira Euskadira, izan ere, joan den asteburuan ospatutako Frankfurteko Cider World nazioarteko lehiaketan bi sari lortu baitituzte. Zehazki, Petritegi Aparduna Erreserba eta Petritegi Alai sagar-bakarra izan dira saritutako sagardoak, zilarrezko domina bana eskuratuz.

Nazioarteko sagardo lehiaketa honek 17 herrialdetako 100 ekoizle baino gehiago biltzen ditu eta munduko beste sagardo kultura batzuk ezagu- tzeko eta gure sagardogintza ezagutarazteko topagunea da. “Aparduna, modu tradizionalean ekoizten da, bigarren hartzidura botilan burutuz. Prozesu horretan sagardoak bere burbuila edo txinparta bereizgarria sor- tzen du, eta Petritegiko tunelean gutxienez 18 hilabetez erriman ondu ondoren, sagardo apardunak bereizten duten ñabardurak lortzen ditu: fruta lurrinak eta sagardo sagarren berezko garraztasunaren eta freskotasunaren arteko harmonia ederra. Bestalde, Alai sagar-bakarra bertako txalaka sagar motarekin bakarrik ekoizten da eta Jatorri Deituraren zigilua dauka. Txalaka garratza eta zuku askokoa da, eta sagardo honekin bere esentzia transmititzen dugu: sudurrean zein ahoan freskotasuna eta fruta zapore atsegina, Petritegiko sagastian sagar bati kosk egitearen poza bezala”, azaldu dute.