- Eroski Fundazioak, Elikadura Eskolaren bitartez, martxan jarri du Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa berria. Bederatzigarrena da, dagoeneko, eta materiala berritu egin du formatu digitalean eskuragarri jarriz. Materiala ikastetxeen eskura ohi bezala jartzeaz gain, oraingo honetan heziketa programak sarbidea emango die familiei ere Eroski Cluben Familia Planaren bitartez; hala, haiek ere eskura izango dituzte edukiak. Bestalde, 2020-2021eko heziketa programan interesatuta dauden ikastetxeek izena eman dezakete www.escueladealimentacion.es webgunean. "Honen bitartez, (haurrei) osasuntsu jaten eta hazten erakusten zaie, eta aurten berriz aurkeztuko dugu berritasun batzuekin; izan ere, COVID-19a dela eta, egokitu egin behar izan dugu. Horrek, gainera, agerian jarri du, hain justu, ohitura osasungarriak izatearen garrantzia", adierazi du Eroski Fundazioko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak. Aurten, gainera, Haur Hezkuntzako ikasleei ere egongo da zuzendua beren mailara egokitutako ipuinekin eta jarduerekin.