arberatik joan ginen, Ametzagainatik joan ginen. Ulertzen dugu herria mendira heltzen bada joan egin behar dugula, eta hori egin izan dugu. Baina Ulian arazoa da legea kontuan hartu gabe hartu zutela ehiza debeka-tzeko erabakia, legeak esan arren segurtasun eremuetan postu finkoak bazeudela". Jose Angel Zaldua, Gipuzkoako Ehiza Federakuntzako presidentea, Aldundiarekin hitz egiteko asmoa agertu zutela ere esan du, Uliari buruz adostasun batera heltzeko. "Proposamenak ere egin genituen", aipatu du. Baina legea betetzen ez zirela ari ikusita, epaitegietara jo zutela argudiatu du: "Eta epaitegiek arrazoia eman ziguten".

Lege hori aldatuta (2019ko abenduan), Gipuzkoako Aldundiak orain postuak ezabatzeko eskumena dauka eta arau berria beteko dutela dio Zalduak, dagoeneko onartu dutela aurten ezingo dutela Ulian aritu. Dena den, gaia haiekin adostu nahi ez izana ere kritikatu egin du.

Arau berriarekin "bukatutzat" ematen du auzia baita Eguzki talde ekologistak ere. "Baikorrak izan behar dugu, arazo hau bukatu dela uste dugu eta poztekoa da", adierazi du taldeko Karlos Muruak. Eguzkirekin batera hiriko hainbat elkarte, eragile eta herritar atera izan dira kalera Ulian ehiza behin betiko debekatzeko eskatuz, baita mendian bertan kokatutako Herri Ametsa ikastola eta San Luis La Salle ikastetxea ere. Kirol elkarteak, mendi taldeak, auzo elkarteak, natur elkarteak... Deklarazio bat ere helarazi zioten Aldundiari, iaz ehiza berriro baimendu zuenean, parkean edo mendian ibiltzen diren milaka pertsonen eta haurren segurtasunaren alde egin zezala exijituz.

"Gogorra izan zen une hori, berriro ehiza baimendu zutenean; baina orain gure lanak fruituak eman dituela uste dugu", gaineratu du Muruak, eta arau berria informazio publikoan dagoen honetan idatzi bat aurkeztea eta prozesuan parte hartzea pentsa-tzen ari direla ere esan du. "Azkenean, guztion segurtasun irizpidea gailendu da", aipatu du.

Aldundia

Bateragarria

Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua bat dator erabakiaren irizpide nagusia segurtasuna izan dela aipa-tzean. Ehizaren eta mendietan eta gune naturalean gertatzen diren beste erabilera eta jolas-jardueren arteko bizikidetza beharrezkoa dela aipatu du, "pertsonen segurtasuna zainduz, bereziki mendizale, txirrindulari eta abarren kopuru handiena biltzen duten espazioetan", eta horietako bat da Ulia. Homologatutako bideek zeharkatzen dute, GR-121 Talaia eta Donejakue bidea bera, esaterako. Aipatutako GR-121ko kontagailuak urtean 110.000 bisitari kontatu ditu (Platako itsasargitik doazenak) eta, guztira, askoz gehiago dira Ulian zehar ibiltzen direnak: Gipuzkoan bisita gehien dituen hirugarren gune naturala da, Zumaiako flyscha eta Urbiako zelaien atzetik.

Prozesu honetan Aldundiak uneoro legea bete duela nabarmendu du Lasak eta, orain, legea aldatuta, postuak ezabatzearen alde egin duela. Donostiako eta Pasaiako udalek hainbatetan hala eskatu dutela gogoratu du eta legea aldatzeko garaian ere adostasuna erabatekoa izan zela.

"Erabakia guztiz bateragarria da ehiza biodibertsitatea kontserbatzeko beharrezkoa eta funtsezkoa den jarduera soziala dela sinestearekin; espezie batzuen kontrola izateko ere beharrezkoa da, basurde eta orkatzena, esaterako, horien ugaltzeak lehen sektoreari kalteak eta beste arrisku batzuk eragiten dizkiolako, istripu-arriskua edo osasun-arriskua, besteak beste", gaineratu du Lasak. Hala, Gipuzkoako Federakuntzarekin elkarlanean ari direla gaineratu du eta elkarlan hori indartzearen alde ere egin du.

Auzia judizializatu eta enkistatu egin zela eta horrek tarteko konponbideak aurkitzea zaildu duela ere aipatu du diputatuak.

"Erabakia bateragarria da ehiza biodibertsitatea zaintzeko funtsezkoa dela sinestearekin"

Landa Inguruneko diputatua