bertan

Aieteko anbulatorioa eta bidegorria, azken txanpan

Obrak ia amaitu dituzte konfinamenduaren hilabeteotan

22.05.2020 | 01:15
Aieteko anbulatorio berriaren erakina, ia-ia amaituta. Argazkia: R. Plaza

donostia – Aieteko auzoan aspalditik eskatzen ari ziren bi egitasmo ia-ia gauzatuta daudela ikusten ari dira egunotan auzotarrak. Alde batetik, anbulatorio berriaren eraikina oso aurreratuta dago eta, bestetik, bidegorria ere bukatzen ari dira azken asteotan.

Anbulatorioaren kasuan, printzipioz eraikuntza lanak martxorako bukatuta behar zuten eta, oraindik lanean jarraitzen badute ere, azken txanpan ari direla ikus daiteke, edifizioa ia amaituta baitago. Ondoren barruko espazioa antolatzeko eta materialak sartzeko ere denbora beharko du Osakidetzak. Prin-tzipioz, Eusko Jaurlaritzaren asmoa osasun zentro berria aurten zabaltzea da.

Sotoa eta sei solairu ditu anbulatorioak eta horietan familia medikuen zazpi kontsulta, pediatriako bi kontsulta, erizaintzako zortzi kontsulta, sendaketa gela bat, odola ateratzeko beste bat eta proba osagarriak egiteko beste bat egongo dira. Emakumeen Arretarako Eremua eta osasun mentaleko bi unitate ere izango ditu.

bidegorria Osasun etxearen aurretik abiatzen da, hain justu, bidegorri berria. Konfinamenduaren ondoren kalera atera diren aietearrek anbulatorioa ez ezik, bidegorriak ere ia lanak amaitu dituela ikusi dute. Lehen fasearen ondoren, bigarrenaren zain geratuko dira, Oriamendi pasealekutik aurrera jarraitu ahal izateko.