- Alarma-egoerak irauten duen bitartean, Donostiako Emakumeen Etxeak bere zerbitzuak berrantolatu ditu. Telefono bidezko arreta eskainiko du 9.00etatik 14.00etara, astelehenetik ostiralera (943 483 470 zenbakian). Premiazko kasuetan, honako zerbitzu hauek eskainiko dituzte: aholkularitza juridikoa, etxeko langileentzako aholkularitza eta laguntza psikologikoa (telefonoz). Gainerako ahalduntze-ikastaroak eta taldeak bertan behera geratuko dira egoera normalizatu arte, nahiz eta talde batzuek urrutiko dinamikei eutsi.