Oñati: Sinadurak, Urbieta baserri ondoan biribilgunea ez egiteko

26.11.2021 | 01:09

oñati – Oñatiko sarreran dagoen Urbieta baserriaren parean, GI-2630 eta Otadui zuhaiztiaren artean, biribilgune bat egiteko proiektua aurkeztu du Foru Aldundiak. Inguru horretako bizilagunek biribilgune horrek arrisku gehiago ekar ditzakeela abantailak baino uste dute, eta Aldundiari eskatu diote beste toki batean egiteko aukera aztertzeko (edo abiadura gutxitzeko beste bide batzuk). Euren kezka eta eskaera zabaltzeko sinadura bilketa hasi dute: gaur, kontzejupean (16.30etik 19.00etara); bihar berdura azokan eta kon-tzejupean (8.00etatik 12.00etara), eta igandean, Herriko plazan (12,00etatik-14.00etara).

noticias de noticiasdegipuzkoa