- Emakume sortzaileen Artean IIII, hamaika izara izenburuko erakusketa ikusgai dago Arrasateko Kulturateko klaustroan hilaren 22ra bitartean. Helena Azkarragaurizar, Amaia Albes, Miren Barrenetxea, Euri Bruña, Lexuri Doyague, Joana Manzisidor, Sara Miguelez, Maddi Urizar eta Jone Alaitz Uriarte arrasatearrek, Amaia Santamaria bergararrak eta Amaia Martinez de Arenaza oñatiarrak parte har-tzen dute proiektu honetan. Datorren 18an, Manu Muniategiandikoetxea eta Amaia Urzain artistek solasaldia egingo dute Kulturateko Loramendi gelan, 18:00etan hasita. Edukiera mugatua izango da.