- Nhil eta Bizarro musika taldeek Oñatiko Errekalde auzoa girotuko dute gaur (18.00). Jai batzordeak prestatutako egitarauaren baitan, bihar orientazio proba (10.30), Julio Bikuña Txope auzotarra zenak ateratako argazkien erakusketa, eta Aiert Alberdi (12.00), herriko gitarrista gazteak (17.00), eta Santurtziko Deiedra taldearen (19.00) kontzertuak egongo dira. Segurtasun neurri guztiak bermatuko dira.