- Haur eta gaztetxoak antzerkiaz "era dibertigarrian, euskaraz eta lagun artean goza-tzeko" helburuarekin, 9 eta 14 urte artekoei zuzendutako antzerki udalekuak antolatu ditu Arrasateko Doke eskolak. Ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean izango dira -10.00etatik 13.00etara-, astebeteko lau txandatan banatuta; bakoitzak ehun euroko kostuarekin. Taldeak gehienez zortzi neska-mutilek osatutakoak izango dira. Antzerki jolasak, txotxongiloen eraikuntza eta gidoi txikien prestaketa, ipuinak asmatu€ izango dira garatuko dituzten diziplinetako batzuk. Bi modu daude izena emateko: 665 118 572 telefonora deituta, eta dokeikastaroak@gmail.com helbidera idatzita.