- Zea Mays taldeak kon-tzertua eskainiko du larunbatean Bergarako Seminarixoan (19.00). Erik eta Win emanaldia aurreikusita zegoen, baina taldekide bat gaixotu da. Horren ordez, Zea Mays taldeak Atera diskoa aurkeztuko du. Sarrerak atzo jarri zituzten salgai zortzi euroren truke, Kutxabank-en bidez. Agortzen ez badira, gaur eskuratu ahal izango dira leihatilan, 18.00etatik 20.00etara.