Hezurbeltzak taldearen kontzertua girotuko du Seminarixoa ostegunean

30.11.2020 | 23:58

bergara –Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatuta, Euskaraldiaren baitan, Hezurbeltzak taldearen kontzertuarekin gozatzeko aukera egongo da datorren ostegunean Seminarixoan (19.00; zortzi euro). Jon Maia bertsolaria, Piti gitarrista eta Gorka Hermosa akordeoi-jolea izango dira taula gainean. 2018an argitaratu zuten taldearen izen bera duen diskoa Bergaran ikusgai egongo den emanaldiaren bizkarrezurra izango da.