- “Baldintza duinak izatetik oso urrun daude” Aretxabaletan eta Eskoriatzan etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen duten 35 langile baino gehiago azaldu du EH Bilduk. Soldata oso baxua, lanaldi aldakorrak eta ordutegiak erabiltzaileen beharretara egokituak dituzte, besteak beste, azpimarratu dute.

Zerbitzuaren “erantzukizuna Udalarena” dela nabarmentzeaz gain, indarrean dagoen kontratua abenduaren 29an bukatzen dela ere gogoratu dute. “Garrantzitsua da kontratu berriak langileen lan-baldintzak bermatzea eta zerbi-tzua nabarmen hobetzea”, dio EH Bilduk. Lan-baldintza hobeak lor-tzen lagunduko diete.