-Bergarako hainbat kaletan dagoen zirkulazioaren inguruko datuak jasotzeko asmoz aparatu bat alokatu eta jarri da martxan. Aparatu honek ibilgailu kopurua, hauen abiadura eta norantza datuak pilatzen ditu. Datu hauek jaso eta interpretatuta herriko kale ezberdinek jasaten duten zirkulazioaren eta gidarien jokaeren berri izatea da helburua. Modu honetan aurrerantzean zirkulazio arloan hartu beharreko neurrietan faktore neurgarri bat gehiago baliatu ahal izango da, eta mugikortasun planaren garapenerako ere erabilgarria izango da jasotako informazioa. Aipatu beharra dago abiadura neurtzen badu ere, ez dela isunak jartzeko aparatu bat.