- Itziartarrek bi ekintza ezberdinekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren asteburuan.

Larunbatean, Idoia Asurmendiren kontzertua egongo da (19.00etan) elizaren atzeko aldean dagoen frontoi zaharra deituriko txokoan.

Kontzertua eserita jarraitu beharko da eta interesatuek dagoeneko eskura ditzakete sarrerak (3 eurotan) labur.eus/idoi estekan edo Itziarko harrera bulegoko 943 199 255 telefono zenbakira deituz.

Igandean, berriz, Hernio mendira igotzeko txangoa egongo da. Itziartik oinez joateko hitzordua 7.00etan da baina 9.30ean Aizarnaraino joateko autobusa izango da. Izena emateko 943 199 255 zenbakira dei egin edo apuntatu@itziar.eus helbidera idatz daiteke.