- EH Bilduk Hezkuntza teknikari baten beharraz ohartarazi du. Koalizioak azaldu duenez, “ia 28.000 biztanle eta eskola asko dituen hiria da Eibar. Eta gezurra badirudi ere, Udalak ez du guzti hori era egokian kudeatuko duen teknikaririk”. Bilduk gogorarazi du Udalak Hezkuntza teknikaria izan zuela “baina PSEk duela 10 urte desagarrerazi zuen plaza hori eta ordutik Udalak egiten duen hezkuntzaren kudeaketa eskoletan egiten diren obra txikietara mugatu da”. Bilduren ustez “ordua da ikuspuntu hori aldatzeko”.