- Maiatzaren 8an abiatuko dute Mutriku eta Debako Udalek merkatu txikien denboraldi berria. Hortik aurrera Debako merkatu txikiak hilabeteko lehen larunbatean egingo dira Estalitako Pasealekuan (urrira bitartean eta 9.00etatik 13.00etara arte). Mutrikukoak, berriz, ekainaren 12an, uztailaren 3an eta 17an, abuztuaren 14an eta 28an, irailaren 11n, urriaren 9an eta azaroaren 13an egingo dira; Goiko eta Beheko plazetan eta 9.00etatik 14.00etara bitartean, hain zuzen ere.

Edonola ere, Mutrikuko aurreneko merkatu txikian herriko ekoizle ezberdinen produktuak (Ibiri eta Ekoalboraz baserrietako barazkiak, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta, Zortziko eztia, Amaia Aberasturen apaingarriak...) eta Eixu artisau eta sortzaile elkarteko 13 kideren lanak eskuratu ahalko dira.

Hori bai, pandemia dela eta, Mutrikuko aurtengo merkatu txikien denboraldian ez dira aurreko urteotan ohikoak izan diren dastaketarik ezta zozketarik egingo.

Deban, aldiz, haurrentzako ekin-tzak izango dira merkatu txiakiaren bueltan. Hasteko, datorren larunbatean landaketa tailerra egongo da. Haurrak bi txandatan banatuko dira (11.30ean eta 12.00etan) eta talde bakoitzean gehienez hamabi ume hartuko dira, hiru mahaietan banatuta. Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute udaletxeko harrera zerbitzuan.