- Udalak, Badihardugu elkartearen Ahotsak ikasgelan proiektuaren baitan argitaratutako Jira bueltan izeneko liburuxka eta DVDa banatuko ditu Ikastolako eta Herri Eskolako LH1-eko ikasleen artean. Material horretan adineko 60 lekuko baino gehiagoren testigantzetan oinarritutako 51 kanta eta jolas daude jasota; “guraso zein hezi-tzaileentzat ere, aisialdian erabiltzeko oso aproposak”.