- Azarorako aurreikusita ez zegoen arren, ekoizleek merkatu txikia antolatzea proposatu dute eta Udalak bihar egitea erabaki du. Merkatua 9.00etatik 13.00etara egingo da Beheko plazan, “segurtasun neurriak bermatuta”. Bertan Ibiri eta Ekoalboraz baserrietako produktuak, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak, Goienetxeko artzain gazta, Zortziko eztia eta Amaia Aberasturi artisauaren lanak eskuratu ahalko dira.