- Erabilgarri dago jada Oñatiko Olabarrieta eta Murgia arteko ibilbideko komun publiko berria. 2018an egin ziren partaidetzazko aurrekontuetan herritarren boto gehien jaso zuen inbertsioa izan zen komun publiko bana jartzea, Torreauzo-Madalena eta Olabarrieta-Asentzio guneetan. Munazategikoa urte hasieran atondu zen eta Aiastui ingurukoa ostegun arratsaldean jarri zuten martxan. Bi banku ipini dira inguruan.