- Udalak ehunka zuhaitz kimatuko ditu urte amaierara bitartean, "herritarren segurtasuna bermatu eta herri atsegina eta zaindua izateko".

Lanak herrigunean garatu dira orain arte, eta abuztutik aurrera Mainuzka, Garagartza edota Trinitateko parkean burutuko dira.

Udalak ezarritako plangintzari eutsiz, abuztuko lehen astean kimaketak eta sasiak garbitzeko lanak ibaiaren inguruan egingo dira, bigarrenean Mendarozabal Plazan eta hirugarrenean Mainuzka kalean. Irailean lanak Trinitateko parkean burutuko dira eta azaroan Garagartzan. Abenduan "egindako lanen jarraipena eta txukunketa egingo da".