- Iruleak emakume pilotarien taldeak 2008 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako pala ikastaroa antolatu du. Ikastaroa hilaren 14tik 30era bitartean burutuko da eta saioak astearte eta ostegunetan egingo dira “16.30etik 18.30era eta talde txikietan”. Prezioa 20 eurokoa da eta parte hartzeko interesatuek uztailaren 10era arte eman dezakete izena 685 755 074 zenbakira deituz edo iruleak@gmail.com helbidera idatziz.