- Koronabirusak sortutako egoera larria dela eta, Elgoibarko Izarra elkarteko Atxutxiamaika taldeak, Ludotekak eta Udalak udaberriko oporraldirako elkarlanean antolatuta zuten aisialdiko eskaintza guztia bertan behera lagatzea erabaki dute. Hala ere, udako oporraldia “gogo eta indar gehiagorekin antolatzen dihardugu” azaldu dute.